CD Hernanik atzo hasi zuen bazkide kanpaina. Datorren urtean Zubipera azaltzeko asmoa dutenek, bazkide egiteko aukera dute gaurtik aurrera. Datorren urterako lehen bi taldeen eta mutilen ohorezko jubenilen partiduak ikusi ahal izateko izango da bazkide txartela.
Klubak dei egiten die herritarrei Zubipera hurbil daitezen, giro oso ona espero da eta asteburuetan. Beste eskaintzen artean, klubak 30 urtetik beherakoentzat eta langabetuentzat 20 euroko abonua du. Izen emateko orriak Zubipe, Kitto, Gunea, Kixkal, Aralar, Anboto, Kabi eta Riojan aurki daitezke. Webgunean ere apuntatzeko aukera dago. Xehetasun guztiak aurretik aipaturiko guneetan azaltzen dira.
Neskek lagunartekoa, bihar Oiartzunen
Nesken lehenengo taldeak, bi lagunarteko ditu ziurtatuak oraingoz: bihar, 19:00etan, Karla Lekuona zelaian Oiartzunen aurka.
Hilaren 30ean, Irunen, Mariñoren (nazional maila) aurka jokatuko dute.