Barrenetxeak finalerdietara pausoa eman nahi du gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 22a, 02:00

ENDIKA Barrenetxeak finalerdietarko pausoa eman nahi du gaur Buruz Buruko Kutxa­bank txapelketaren ligaxkako bigarren partiduan. Horreta­rako Ezkurra II garaitu beharko du. Bi pelotarien bigarren partidua izango da ligaxkan eta lehenengoa galdu egin zuten.
Ezkurra IIak ez zuen punturik lortu Urrizaren aurka eta Barrenetxeak berriz bi lortu zituen Utergaren kontra 30-29 galdu eta gero. Irabazi ezkero eta Ezkurra IIa 27 tantotara iristen ez baldin bada finalerdietarako txartela lortuko luke atzelari hernaniarrak.

Atzelari hernaniarrak irabazi eta Ezkurra IIa 27 tantotara iristen ez bada, Barrenetxea finalerdietan legoke.


Gogoratu ligaxkako lehen sailkatua finalera zuzenean pasako dela eta bigarren eta hirugarrenak euren arteko finalerdia jokatuko dutela. Beraz, Barrenetxeak gutxienez hirugarren postua lortu lezake irabazi ezkero eta Ezkurra 27 tantora iristen ez baldin bada.
Ez du partidu erraza hernaniarrak. Ezkurrak maila oso ona erakutsi du jokatutako partidu guztietan. Endika Urrutia garaitu zuen ligaxkara sailkatuz eta lehen jardunaldian gauzak zail jarri zizkion Urriza berari.


Urriza Utergaren, aurka ostegunean
Ligaxkaren bigarren jardunaldia ostegunean amaituko da Urriza eta Utergaren aurkako norgehiagokarekin. Garailea zortzi punturekin jarriko li­tzateke eta finalerako pauso haundia emango luke. Hala ere, azken jardunaldirarte ez dira erabakiko ligaxkako postuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!