Idi-proben sari nagusia gaur, festei bukaera emateko

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 21a, 02:00

Eta iritsi da. Azkeneko eguna izango dute gaurkoa ergobitarrek, aurtengo festez gozatzeko; horretarako, urtero bezala, Idi demen Sari Nagusia izango dute berrogeita hamahirugarrenez. 
Aurtengoan, bost gonbidatu izango dituzte: Telleria Her­nanikoa, Artola Oiartzun­goa, Arzadun Aiakoa, Txokolate Errezilgoa, eta Oliden Oriokoa. Bi txandatan lehiatuko dira: aurrenekoa, 12:00etan hasiko da, eta bigarrena, arratsaldeko 18:00etan. Bost sari banatuko dituzte, bakoitzarentzat bana, eta beste bi sari ere izango dira: berezia eta itzai hoberenarena. 

Barkaiztegi, txapeldun
Baina ez dira festetan zehar banatu dituzten sari bakarrak. Atzo, Sagardo Egunean, lehiaketa ere izan zen, eta hamasei partehartzaileetatik, hiru gailendu ziren: Barkaiz­tegi izan zen txapelduna; Pe­tritegi, bigarrena; eta Oialu­me-Zar, hirugarrena.
Bestalde, herenegungo dan­tza suelto txapelketan, Le­zoko Iker Belintxon eta Maider Aginaga izan ziren txapeldunak. 

 

GAUR, ERGOBIAN:


12:00, Tximela S.A.k babestuta, Ergobiako LIII Sari Nagusia idi-demak. Gonbidatuak: Telleria Hernanikoa, Artola Oiartzungoa, Arzadun Aiakoa, Txokolate Errezilgoa, eta Oliden Oriokoa.
14:30, Bazkari ofiziala: fritoak, Iberiko sorta, zapoa plantxan eta azpizuna entsaladarekin, edaria, Goxua eta kafea.
18:00, Idi-proben bigarren txanda. Ondoren, sari banaketa. Bost sari desberdin, eta gainera, sari berezia izango da, itzai hoberenarentzat eta lehenengo 10 plazak azkarren egiten dituenarentzat.
19:30, Laiotz taldea.
23:00, Zezen suzkoa.
Ondoren, Laiotz jaien amaierara arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!