Antiguako Pilota Txapelketan fin ibili da Iker Salaberria goizuetarra, Sanchezekin. Finalerdietan lan bikaina egin dute, baina bi eta batekoa kontran, ezin izan dute finalerako sailkatu. Finalerdietan aurrenekoa galdu egin zuten 11 eta 12 hilaren 9an, Labaka eta Garmeniaren kontra; baita bigarrena ere, hilaren 16an, 17 eta 22, Zubiria eta Iruirtaren kontra. Azkena, berriz, 22 eta 11 irabazi zuten Prieto eta Madariagaren aurka, hilaren 22an, baina ez da nahikoa izan biharko finalera sailkatzeko.