Endika Barrenetxeak 30-24 irabazi zuen atzo Galarretan Ezkurra IIaren aurka Kutxabank Torneoko ligaxkakako partiduan. Garaipen honekin sei puntu ditu bi partidutan eta gutxienez finalerdiak jokatuko ditu, azkena eta kanporatua ezin baitu geratu. Hala ere, oraindik aurrena geratu daiteke ligaxkan eta zuzenean finalera pasa. Hori jakiteko Urrizaren aurkako, datorren astearteko, lehiara itxaron beharko du. Ezkurrak, nahiz eta galdu, aukera txikiak mantentzen ditu finalerdietara pasatzeko.