Denboraldiko bigarren porrota izan zuten Uterga eta Barrenetxea IVk herenegun, bikote gisa. 40-35 egin zuten, eta beraz, Ezkurra eta Ion izan ziren garaileak. Orokorrean, oso ondo jokatutako partidua izan zen lauen partetik; akats gutxi izan ziren, eta tantu onak. Hasieran, nahiko parekatuta zeuden, baina segituan hartu zuten aurrea Ezkurra eta Ionek; berdintzea lortu zuten gero, hernaniarrak eta Utergak, eta azkenean, ezin izan zuten erritmoa segitu.