Jolaserako, azkeneko zitak

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 21a, 02:00

Gaurko iragarritako beroari aurre egiteko plan ezin hobea izango dute txikienek udal jolas igerilekuetan. Astelehena izanik, gaur ere egingo dituzte jolas eta ekintzak Kaxkari KEEko begiraleek. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak bitarte, zazpi gunetan banatuko dute igerilekua eta bere ingurua, eta bertan egingo dituzte ondorengo ekintzak: ohe elastikoetan salto; slack linean ibili; saskibaloi eta mini-saskibaloiean jolasak; jolas anitzak; volleyball, futvolley eta badmintona; ping-ponga; eta uretako jolasak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!