Beste urte batez larunbat honetarako antolatu dute dispertsioaren aurkako Futbol 7 txapelketa, Jokatuz, elkartu eta irabazi. Etxera! lelopean. Egun osoko plana izango da: goizeko 08:30etan egingo dira taldeak, eta 09:00etan hasiko da txapelketa; 14:30etan bazkaria izango da Tilosetan; eta arratsaldean, elektrotxaranga izango da herrian zehar. Egunean bertan izena eman daiteke, baina eskatu dute aurrez emateko, Garin tabernan. Prezioa: izenematea, 10 euro; bazkaria, 10 euro; eta izenematea eta bazkaria, 15 euro.