Bigarren aukeraren beharra, Salaberria eta Sanchezek

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 20a, 02:00

Antiguako Pilota Txapelke­ta­ko finalerdietarako sailkatzea lortu zuen Iker Salaberria goizuetarrak, Logroñoko San­che­zekin, baina aurreneko fi­na­ler­dian hankamotz geratu zi­ren asteazkenean, Zubiria eta Iruritaren kontra 22-17 galduta. 
Hasieran, bazirudien Sala­be­­rria eta Sanchezek aurrea har­tuko zietela Zubiria eta Iruritari; segituan esnatu zi­ren, ordea, eta poliki poliki, erdialdean Sanchezek galdutako pilota batzuk aprobetxa­ttuta lortu zuten garaipena. Ondorioz, Salaberria eta San­chez finaletik pixka bat aldendu dira, etzi sorpresa haundia eman ezean. Prieto eta Mada­riagaren kontra jokatuko dute bigarren finalerdia, arratsaldeko 19:00etan hasita, Anti­guo­ko frontoian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!