Regillaga eta Tena txapeldun, Ergobiako Kross Herrikoian

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 20a, 02:00

Dagoeneko pasa dira bi egun Ergobiako jaiak hasi zirenetik, eta gaur zita garrantzitsua du­te bertakoek, Sagardo Egu­na. Goizeko 11:30etatik aurrera 20 sagardogile izango dira plazan, Ergobiako LVI Lehiaketan parte hartzen. 
Orduan igoko dira epaimahai kideak oholtzara sagardoen dastaketari hasiera ematera; bitartean, bertaratutakoek sa­gardoa eta pintxoak jan ahal izango dituzte. 

Lehenago, meza; arratsaldean, herri kirolak
Hori ez da, ordea, eguneko ekintza bakarra izango. Igan­deko meza nagusiarekin hasiko dute eguna, 10:30etan, eta bertan gogoratuko dituzte auzoko hildakoak. Bukatzean, trikitixaren erritmoari segika, egingo dute buelta Ergobiara.
Arratsaldea, aldiz, kirolari eskainiko zaio, eta bereziki, herri kirolari. Arratsaldeko 17:00etan izango dira harri-jasotzaileak, eta 19:00etatik aurrera, aizkolariak.

Giro ederrean, krosa
Krosa izan zen atzo goizeko ekintzarik inportanteena, eta auzoa girotzen hasi zena. Eguzkia lagun, 70 bat korrikalari irten ziren; horietatik, Aitor Regillaga izan zen azkarrena, eta emakumeetzan, Uxune Tena. Bigarren gelditu zen Raul Gomez, eta hirugarren, Ibai Alba hernaniarra. Aurreneko ergobitarra, ordea, Asier Acinas izan zen.

 

GAURKO EGITARAUA: 
SAGARDO EGUNA

10:30, Meza nagusia. Astigarragako elizan, auzoko hildakoen omenez, trikitixa lagun dutela, Ergobira bueltan.
11:30, LVI. Sagardo Lehiaketa. 20 bat sagardogile egongo dira plazan. Nahi adina sagardo probatzeaz gain, pintxoak ere izango dira. Edonork parte hartu ahal izango du probaketan. Hiru sari izango dira.
17:00, Herri Kirolak. Momentuko harri txikien harri-jasotzaile onenen arteko V. txapelketa izango da Ergobiko 104 kg-ko harri baldarra tarteko dutela. 100 euroko gainsaria izango du altxaldi marka puskatzen duen orok. Jexusmari Izeta III, Beñat Telleria IV, Hodei Izeta IV, Mikel Lopetegi ‘Urra’, Josetxo Urrutia, Imanol Albizu ‘Goikoetxea’.
19:00, Aizkolariak. Aurrez aurre Aitzol Atutxa Euskadiko txapelduna eta Joseba Otaegi, Euskadiko txapeldunordea lanean jarriko ditugu.
21:00, Afaria plazako karpan. Eta gau giroa animatzeko, Bixente! Kostillada. Menua: ensaladilla rusa, langostinoak, txekor kostilla, edariak, limoi sorbetea, pastelito sorta eta kafea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!