«Patinak janzten ditudanean, erabat transformatzen naiz»

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 20a, 02:00

Duela bost bat urte hasi zinen patinatzen, hori izan al zen kirol honekin izandako au­rre­neko esperientzia?
Esan daiteke baietz. Dena den, txikia nintzela, nire aitak Pasaiako kaian egiten zuen lan, eta txatarratik ateratzen zigun patinen bat noizean behin, hiru anai-arreben artean banatzeko. Eta ordutik, duela bost urte arte, ez dut beste loturarik izan! 

Nolatan hasi zinen?
[Atletismoko] pista begiratu eta hain hutsa ikusita, behin esan nion senarrari izuga­rrizko pena ematen zidala pista hain hutsa ikusteak. Berak galdetu zidan ea zer egin nahi nuen, izan ere, niri ez zait kirola inoiz gustatu, eta nik erantzun nion: «behintzat patinetan ibili-edo...». Eta or­duan, egun horretan bertan joan ginen Decathlonera, eta patinak erosi genituen, saldu zizkigutenak, ez baikeneukan idearik ere! Orduan, babesga­rririk gabe, ez ezer, bakarrik ikasten hasi nintzen. Hasie­ran izuga­rrizko ipurdikoak ema­ten ni­tu­en, baina segi­tuan zutitu eta jarraitzen nu­en; asko gusta­tzen zitzaidan.
Hori horrela izan zen, ikusi nuen arte zutik mantentzeko gai nintzela. Orduan senarrak esan zidan: «orain teknika ikasi behar duzu». Eta Groseko Patin Eskolan eman nuen ize­na. Hasieran, nik esaten ni­en banekiela patinatzen, baina bertan ohartu nintzen ez zela hala; ez neukala ideiarik ere.

Eta hori guztia soilik duela bost urte?
Noski! Horrela ibili nintzen urtebete-edo, teknika ikasten batez ere, nire semeak, pati­natzailea denak, irakasle ho­be­renarekin entrenatzen hasi behar nuela esan zidan arte. Eta ordutik Amasan na­go, irakasle onenarekin, Beña­tekin; krak bat da. Bertan jarraitzen dut patinatzen jakin arren, beti ikasten duzulako zerbait berria: bira bat, salto bat edo teknika bat... beti badago zerbait!

Eta ordutik aurrera hasi ziren txapelketak?
Orduan esan zidaten Lila­tonean ateratzeko. Nik ikusi nuen nire maila berdina edo ni baino kaxkarragoak zire­nak, baita hobeak ere, aterako zirela, beraz, baietz esan nuen. Hirutan erori nintzen, baina ez nintzen azkena izan... Or­du­an konturatu nintzen hori zela nirea, konpetitzea. 
Ordutik, Espainiako txapel­keta guztietan nago, garran­tziarik ez badute ere. Aurre­neko urtean Gipuzkoako txa­pel­dun izan nintzen master 50 mailan, eta nik 70 dauzkat...! Hurrengo urtean, Euskadiko txapeldun, eta ondoren, nire klubak, Donostirollerrek, Es­pa­ini­ako txapelketan apun­tatu zidan, eta hori ere irabazi egin nuen. Harrituta nengoen!
Kontua da nik patinak janzten ditudanean, erabat trans­formatzen naizela; pati­nak jarri eta dena ahazten zait. Eta horrela, honezkero irabazi ditut Espainiako hiru txapelketa; Euskadiko, lau; eta Gipuzkoako, beste lau.

Eta zein dira datozen erronkak?
Lasterketak egiten jarraituko dut. Gipuzkoakoa, adibidez, segituan da. 
Eta Behobia; au­rreko urte­an egin nuen aurre­neko aldiz, ibilbidea praktikan ezagutu gabe, eta euripean. Lehenego aldia zen euripean patinatzen nuena. Euripean patinatzea ez dute gomen­datzen, baina nik ilusio berezia nuen Behobia egi­teko, eta egin nuen. Nire itxa­ropena zen azkenekoa ez ge­ratzea, eta ez nintzen gera­tu. Egin nuen erori gabe, 01:18:00ko denbora­rekin. Or­du­an aurten, osasunak uzten badit, ordu­betean egiten saia­tu­ko naiz.

«Hasi nintzenean, ikastera joaten nintzen Mazinger Z banintz bezala»

Jende askori arraroa egiten zaio adin batzuetan irristaketa bezalako kirol bat egiten hastea...
Nik esango nieke ezetz; nik egiten badut, ez naizela inoiz kirolaria izan, edonork egin dezakeela. 
Askok esaten didate, «eta erortzen banaiz?». Ni hasi nin­tzenean, ikastera joaten nin­tzen Mazinger Z banintz be­zala; janzten nituen belau­ne­takoak, ukon­doetakoa, es­kula­rruak, kaskoa (garrantzi­tsu­­ena dena), eta ustez hocke­y­­e­koak diren kuloteak. Horrela, erortzen bazara, ez duzu minik egiten.

Orduan, nola animatuko zenuke horrela pentsatzen duen jendea? Zer ematen dizu irristaketak?
Nire bizitza da. Askatasuna ematen dit, deskribaezina den poztasuna; ni momenturo nago pozik. Goizean goiz egiten dudan aurreneko gauza da pertsiana igo, eta begiratu ea zer eguraldi egiten duen; ona egiten badu, Tolosara joaten naiz, entrenatzera.

Irristaketa berrindartzen ari den kirola dela dirudi. Barrutik, nola ikusten da?
Oso ondo. Dena den, nik eska­tuko nukeena da Atletis­moko pis­tan, patinatzeko ere­mu bat jartzeko. Ederra litza­teke, kan­pora ematen duen hesiaren eta tar­tanezko pis­taren artean da­go­en belardia asfaltatzea; entre­natzeko pis­ta ikaragarria litza­teke, eta ha­la, ez ginateke Tolo­sara edo in­guruko herrie­tara joango. Eta txapeldunak forma­tzeko au­kera izango ge–nu­­ke, baita irris­taketarekin pozik bizi den jen­dea zorion­tsuago egiteko ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!