Ezkurra IIren gainetik, Urriza

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 19a, 02:00

Asteartetik atzeratuta, herenegun jokatu zuten Urrizak eta Ezkurra IIk Buruz Buruko Kutxabank Txapelketaren Ligaxkako aurreneko partidua, eta Urriza beteranoak erraz garaitu zuen, Ezkurra II, 30-23 eginda. Gaur ere izango da erremontea Galarretan, 16:00etatik aurrera, oraingo honetan, Buruzko Burukoko partidurik gabe. 

Gaurko partiduak
1goa Beñat-Garces/Goikoetxea V-Labaka
2garrena Ezkurra-Ion/Uterga-Barrenetxea
3garrena Etxarri-Etxeberria III/Ezkurra II-Azpiroz
4garrena Barricart-Zubiri/Aldabe-Larrañaga

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!