Musika eta dantza, San Roke da festa honen ardatza

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 19a, 02:00

Garrantzitsua izan ohi da San Roke eguna Arano eta Astigarragako ermitetan, eta aurten ere, musika eta dan­tzaren laguntzaz ospatu zuten asteazkenean. 

Aranoarrak txistuarekin; astigartarrak, dantzan
Urtero bezala, Aranon hasi zen festa aurrena; goizean goi­zetik arratsaldera arte zi­priztindu zuten he­rria txistuen doinuekin. Aurten, 16 txis­tularik egin dute bat bertan: Hernanitik, Patxi Apeze­txea, Garbiñe Tijero, Bo­ni Agi­rre­sarobe, Jesus Mari Gutie­rrez,  Joseba San Sebas­tian eta Karlos Prado; Elo­rriotik, Iñaki Azkoaga; Are­sotik, Modesto Lasa; Lekeitio­tik, Markos Za­pirain, Jabi Zabala, Koldo Se­bastian eta Joseba de Iza­girre; Iruñeatik Gabriel Ugar­te­men­dikoa eta Joseba Tobes, Getariatik, Ale­jan­dro Egur­bide; eta Leitzatik, Juanmi Salazar. 
Astigarragako Santiomen­diko ermita, ordea, jendez bete egin zen, bereziki, meza nagusiaren ostean, orduan egin baitzuten ohiko dantza emanaldia Astigar dantza taldeko kideek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!