Hernaniar eta astigartarrak, Kataluniarekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 19a, 02:00

Herenegun Bartzelonan eta Cambrilsen getatutako eraso terroristak salatzeko, elkarre­taratzea egin zuten atzo Hernani eta Astigarragako Udalek. Eguer­diko 12:00etan egin zuten bost minutuko isilunea, eta hala adierazi zioten beren elkar­tasuna kataluniar herriari. 
Bai Hernanin eta baita Astigarragan ere, bat egin zu­ten Uda­leko zinegotzien or­dezkaritza batek, Udal tal­de guztien babe­sa­rekin, baita langile eta herritarrek ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!