Ergobiatik barrena, Urbietatarren erritmora

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 19a, 02:00

Atzo eman zieten hasiera Er­go­biako jaiei, eta apro­betxa­tu zuten txupinazoa auzoan hiru urtez bizitako Imanol Urbieta musikaria omentzeko, duela hilabete hil baitzen. Eta au­zoaren berotasuna jasotzeko, bertan izan zen Joxan Urbieta, bere semea, berak piztu zuen aurreneko etxeferoa. Segidan, minutu bateko isilunea egin zuten, Kataluniako gertaerak sa­latu eta elkartasuna adie­raz­teko.
Bihar jarraituko du festak egun herrikoiarekin. Krosa izan­­go da aurrena, 11:00etan, baino lehenago, eman ahal izan­go da izena. Arratsaldean, Irri­en Lagu­naken ikuskizuna eta dantza suelto txapelketa izan­go da, eta gauez, zaldi proba. 

GAURKO EGITARAUA: EGUN HERRIKOIA
11:00
, X. Kros Herrikoia (Bernardo Arzallusen XV. Oroimena).
14:00, Bazkari herrikoia karpan.
Menua: tomate entsalada, Gernikako piperrak, hegaluzea plan­txan, txuleta, edariak, Ezeizako pastelitoak eta kafea.
17:30, Irrien Lagunakekin, Euskararen taupadak ikuskizuna Martinbertso eta Tiritatxorekin. 
Era berean, izozkiak banatuko dira haurrentzat, Yalderen eskutik.
19:00, Ergobiko dantza suelto txapelketa. 10 bikotek hartuko dute parte, arin-arina eta fandangoa dantzatuz.
23:00, Zaldi proba. Ereñotzuko Paolla, Asteasuko Mendizabal, eta Hernaniko Zerainen zaldiek hartuko dute parte.
00:30, DJ Bull, Karpan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!