Zozketa bidez aurreneko plazak banatu ondoren, kiroldegiko ikastaro batzuetan lekuak libre geratu dira. Horiek betetzeko, izena emateko bigarren aukera bat daukate herritarrek orain. Apuntatzeko ordena errespetatuz, taldeak osatu arte eman ahal izango da izena. Horretarako, kiroldegiko bulegora joan beharko da.