Biasterira irteera, irailaren 3an

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 18a, 02:00

Osiñagako Auzo Elkarteak an­­­­­­­­­­­­­tolatuta, udarari amaiera ezin hobea emango diote auzotarrek irailaren 3an, Errioxako Biasterira (La Guar­­­diara) irteera eginda. 
Egun osoko plana izango du­te bertan. Goizeko 08:30e­tan abiatuko dira Loidi edo Bor­daberritik, eta Errioxako bidean egingo dute hamaiketakoa. Ondoren, Biasterira iristean, bi aukera izango di­tuz­te: herria bisitatzea edo Eguren Ugarte bodega bisitatzea. Bodega «ikus­garria» dela diote, eta ohi­ko bisitaz gain, mahastiak eta jardinak ikusiko dituztela. Bukatzeko, bodega berean egin­go dute bazkaria. 

Autobusa, elkartearen esku
Abuztuaren 27ra arte izango dute auzotarrek izena emateko aukera, eta Auzo Elkarteko kideren batekin hitz egin beharko dute horretarako. Prezioari dagokionez, autobusa elkarteak jarriko du, eta otordua besterik ez da ordaindu beharko: haurrek, 15 euro; helduek, 40 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!