Peñaren egunarekin agurra, aurtengo Amabirjin fiestei!

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 18a, 02:00

Ordu batzuk besterik ez zaizkie geratzen Goizuetako fiestei agur esateko. Eta urtero bezala, Umore Ona peñaren egu­na­rekin izanen da hori. 
Gaurko egunean, beranduago hasiko da girotzen he­rria, 12:30etan eginen baitute egu­neroko kale-buelta erraldoi eta buruhaundiek. Ordu be­rean hasiko dira esku pilota partiduak: umeenak, aurrena; eta Goizueta eta Aranoren ar­te­koak, ondoren.

Bazkaria eta kalejira, Peñaren egunean
Baina  eguneko bereziena izanen da Peñaren bazkaria ikastolan, eta ondorengo kalejira Igandea txarangarekin; ho­rrek bai jarriko duela giroa herrian!  Eta ondoren zezenak aterako dira plazara, azkeneko aldiz. 
Fiestei bukaera emanen diete gauerdian Udaletxeko balkoitik, baina parrandak jarraituko du kontzertu, DJ eta txarangarekin! 

 

GAUR, UMORE ONA PEÑAREN EGUNA
12:30, Erraldoiak eta buruhaundiak herrian zehar.
12:30, Pilota partiduak: umeen pilota partidua eta urteroko ohiturari jarraituz, Goizueta-Arano arteko lehia.
Ondoren, Igandea Txaranga.
15:00, Umore Ona peñaren bazkaria ikastolan.
17:00, Umore Ona peñaren kalejira Igandea txarangarekin.

Ondoren, Zezenak Lasturren eskutik.
20:00-21:30, Gabezin taldearekin dantzaldia plazan.
20:30, Goittikiren aldeko bingoa.
00:00, Udaletxe aurrean festen bukaera ekitaldia Igandea txarangarekin.
Segidan, Los Zopilotes Txirriaos eta Gabezin plazan. 
Ondoren, DJ Bull ikastolan eta Igandea txaranga kaleetan zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!