Nor ote Ergobiako jaietako aurtengo omendua?

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 18a, 02:00

Egun bakarra besterik ez dute izan astigartarrek atsedene­rako; herenegun bukatu ziren Santiomendiko jaiak, eta gaur arratsaldean hasiko dira, hurrengoak, Ergobiakoak.

Txupinazoan, sorpresa
Dena prest daukate gaur arra­tsaldeko 17:00etan, festei ha­siera emango dien etxefe­roa botatzeko. Urtero bezala, jaien hasierarekin omenaldi xume bat egingo dute. Aur­ten­goa «pertsonaia eza­guna» izan­go dela besterik ez dute au­rreratu antolatzaileek, baina, nor ote? 
Gauez izango da, ordea, Astigarraga eta Ergobiaren arteko harri-proba lehia. Emarriko 8 emakume arituko dira, Gira-bueltako 8 gizonen kontra; aurrenekoak, 550 kg-ko harriari tiraka, eta biga­rrenak, 900 kg-koari. 

Kros herrikoia, bihar
Gaurko hasieraren ondoren, Bernardo Arzallusen omenez egiten den kros herrikoia izan­go da biharko aurreneko ekin­tza. Goizeko 11:00etan ha­siko da lasterketa, baina 09:30­etatik 10:30etara izango da izena emateko aukera; aurre­tik, www.kirol­probak.­com web orrian ere apuntatu dai­teke, baina tarte horretan jaso beharko da txipa eta dor­tsala.

Otorduetarako tiketak, salgai
Gaurtik aurrera, salgai izango dira, baita ere, otorduetarako txartelak. Bi modu izango dira erosteko: banaka, bakoitzaren prezioa ordainduta; edo bono berezia erosita, 85 euroren truke, bazkari eta afari guztiak barne izango dira. 

 

GAUR, HAURREN EGUNA
17:00, Jaien hasiera Txupinazoarekin.
Jarraian, Haur jolasak adin guztietako umeentzat eta Apar Festa, ondoren.
19:00, Txokolate eta txurroekin emango diogu bukaera haurrentzako arratsalde luze honi, beti bezala, 
Lete-Enea etxeko esku paregabeek prestatuta.
20:00, Basculas Samsoren bitartez, jaietan parte hartuko duten idi eta zaldien pisaketa egingo da plazan.
20:30, DJ Mikeltxi aurkeztuko da plazan.
21:30, Lumagorri oilasko jatea entsalada mistoarekin, gazta, intxaurrak, irasagarra, edariak eta kafea, karpan.
23:00, Zezen suzkoa.
23:30, Harri-proba. Astigarraga&Ergobia. Emarri taldeko 8 emakume 550 kg-ko harriarekin; Gira-buelta taldeko 8 gizonezkoen kontra, hauek, 900 kg-ko harriarekin.
00:30, DJ Mikeltxi.

BIHAR, EGUN HERRIKOIA
11:00, X. Kros Herrikoia (Bernardo Arzallusen XV. Oroimena).
14:00, Bazkari herrikoia karpan.
Menua: tomate entsalada, Gernikako piperrak, hegaluzea plantxan, txuleta, edariak, Ezeizako pastelitoak eta kafea.
17:30, Irrien Lagunakekin, Euskararen taupadak ikuskizuna Martinbertso eta Tiritatxorekin. 
Era berean, izozkiak banatuko dira haurrentzat, Yalderen eskutik.
19:00, Ergobiko dantza suelto txapelketa. 10 bikotek hartuko dute parte, arin-arina eta fandangoa dantzatuz.
23:00, Zaldi proba. Ereñotzuko Paolla, Asteasuko Mendizabal, eta Hernaniko Zerainen zaldiek hartuko dute parte.
00:30, DJ Bull, Karpan.

ETZI, SAGARDO EGUNA
10:30, Meza nagusia. Astigarragako elizan, auzoko hildakoen omenez, trikitixa lagun dutela, Ergobira bueltan.
11:30, LVI. Sagardo Lehiaketa. 20 bat sagardogile egongo dira plazan. Nahi adina sagardo probatzeaz gain, pintxoak ere izango dira. Edonork parte hartu ahal izango du probaketan. Hiru sari izango dira.
17:00, Herri Kirolak. Momentuko harri txikien harri-jasotzaile onenen arteko V. txapelketa izango da Ergobiko 104 kg-ko harri baldarra tarteko dutela. 100 euroko gainsaria izango du altxaldi marka puskatzen duen orok. Jexusmari Izeta III, Beñat Telleria IV, Hodei Izeta IV, Mikel Lopetegi ‘Urra’, Josetxo Urrutia, Imanol Albizu ‘Goikoetxea’.
19:00, Aizkolariak. Aurrez aurre Aitzol Atutxa Euskadiko txapelduna eta Joseba Otaegi, Euskadiko txapeldunordea lanean jarriko ditugu.
21:00, Afaria plazako karpan. Eta gau giroa animatzeko, Bixente! Kostillada. Menua: ensaladilla rusa, langostinoak, txekor kostilla, edariak, limoi sorbetea, pastelito sorta eta kafea.

ASTELEHENEAN, IDI DEMA
12:00, Tximela S.A.k babestuta, Ergobiako LIII Sari Nagusia idi-demak. Gonbidatuak: Telleria Hernanikoa, Artola Oiartzungoa, Arzadun Aiakoa, Txokolate Errezilgoa, eta Oliden Oriokoa.
14:30, Bazkari ofiziala: fritoak, Iberiko sorta, zapoa plantxan eta azpizuna entsaladarekin, edaria, Goxua eta kafea.
18:00, Idi-proben bigarren txanda. Ondoren, sari banaketa. Bost sari desberdin, eta gainera, sari berezia izango da, itzai hoberenarentzat eta lehenengo 10 plazak azkarren egiten 
dituenarentzat.
19:30, Laiotz taldea.
23:00, Zezen suzkoa.
Ondoren, Laiotz jaien amaierara arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!