Goizuetako Fiestak azkeneko trakan dira dagoeneko, baina horrek ez du esan nahi festa giroa epeltzen ari denik. Pil- pilean mantenduko da gaur ere, eta lan horretan lagunduko du, dudarik gabe, gaurko bakailao txapelketak. Nork eginen du plater onena? 13:00etan jakinen da hori.
Tradiziozkoa den beste txapelketa bat ere ez da faltako: Musarena. Arratsaldeko 17:00etan elkartuko dira inguruko muslari onenak, Ixkibi kanpinean.
Baina ezta musika eta dantzarik ere. Igandea txarangak ohiko irtenaldiak eginen ditu, eta Plaza Dantzak izanen dira Umore Ona taldearen eskutik, 18:30etan hasita.
GAUR
11:00, Erraldoiak eta buruhaundiak herrian zehar.
12:00, Bakailao lehiaketa plazan.
13:00, Bakailao lehiaketaren sari banaketa.
13:30, Igandea txaranga kaleetan zehar.
17:00, XIV. Mus Txapelketa Ixkibi kanpinean.
18:30, Umore Ona dantza taldea eta Ortzadar fanfarrearekin Plaza Dantzak, plazan.
Ondoren, Igandea txaranga.
20:30, Gottikiren aldeko Bingoa ikastolan.
21:30, ‘Mugi zaitez’ Disko Festa, ikastolan.