Aurten ere deialdia egin du berriro Amher elkarte multikulturalak, Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak ikustera elkarrekin joateko. Biharko jarri dute zita; 20:15etan G1 autobusaren geltokian edo 21:30etan Kontxako ordularian. Bokadilloa, ura, toalla eta lagunak eramatea besterik ez da behar!