Gaur debutatuko du erremonteko Buruz Buruko 35garren Kutxabank Txapelketan iazko txapeldunak, Javier Urrizak. Ezkurra II izango du aurkari, beterano eta gazteen arteko lehian.
Ohi bezala, arratsaldeko 16:00etan hasiko dira partiduak Galarretan, eta bigarrena izango da Buruz Buruko Ligaxkarena.
Txapelketako sorpresaren eta beteranoaren arteko lehia izango da gaurkoa.
Indarrez borrokatu beharreko partidua
Ezkurra II gazteak, beraz, guztiz errekuperatuta dagoen Urriza beteranoaren aurka borrokatu beharko du Ligaxkako aurreneko partidua.
Duela bi aste lesioa jasan ondoren, guztiz errekuperatuta egingo du buelta Urrizak, bosgarrenez, Buruz Buruko lidergotza lortzeko.
Ezkurra IIak, aldiz, Endikaren kontra sorpresa ederra emanda hasiko du Ligaxka, baina argi dago, aurrera egin nahi badu, gogor borrokatu beharko duela gaur. Ez du partidu erraza izango, baina ez, ezinezkoa!