Hernaniko I. Bandera, Hibaikarentzat!

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 16a, 02:00

Atzo jokatu zen aurrenekoz, Emakumeen Hernaniko Bandera, Iparragirre Saria, eta Errenteriko Hibaika traineruak eskuratu zuen, 11:05,07 minutuko denborarekin. Bigarren izan zen San Juan, ia bi segundora; hirugarren izan zen Orio, zortzi segundora. Hernaniko Maialen traineruko neskak, aldiz, seigarren izan ziren, 11:26,40 denbora eginda, aurreneko postutik 21 segundora. Hau izan zen Gipuzkoako Traineruen Ligako azkeneko proba puntuagarria, eta beraz, Liga San Juanek eskuratu du.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!