hiru egun besterik ez dira geratzen fiesten bukaerarako, eta ordura arte jarraituko du jai giroak Goizuetako kaleetan barrena. Eta Igandea txaranga izanen da, bereziki, horren adierazle; izan ere, hamalau bat kalebuelta eginen ditu aurtengo fiestetan zehar, eta horietatik, hiru izanen dira gaur.
Baina ez da hori gaurko prestatu duten bakarra. Puzgarriak ordu luzez izanen dira eskolan, goizez 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara. Bestalde, sagardo probaketa ere, izanen da gaurko ekintza nabarmenetako bat, baita Mexico en el corazón gaueko dantzaldia.
Toka txapelketak, eta bingoak borobilduko du, Lasturren zezenak aterako diren bigarren eguna.