Txistulariak eta pilotariak, San Roke egunean

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 16a, 02:00

Duela 50 urte inguru ospa­tzen dute San Roke eguna Ara­non, eta aurten ere, eutsi egi­nen diote tradizioari. Txis­tulariek garrantzia haundia daukaten festa da, eta apro­betxatzen dute han eta he­mengo txis­tulariek bertan to­po egite­ko. Aurten izanen dira: Her­nanikoak, Bartzelo­na­­koak, Le­kei­tiokoak, Iruñea­ko­ak, Are­sokoak, Elorrio­koak eta Geta­riakoak, besteak beste.
Goizeko 10:15etan elkar­tuko dira plazan, eta bertatik abiatu­ko dira ermitako me­zara. Ondo­ren, herria alaitzen jarraituko dute, eta eguna bo­robilduko dute Kontsejun baz­kalduz. 
Txistulariez gain, pilota­riek ere izanen dute garran­tzia aurten. Aranoko Huizi-Li­zeagak, eta Goizuetako Apeze­txea-Urkizuk jokatuko dute Santioetan atzeratutako  bizi­la­gunen arteko partidua.

SAN ROKE EGUNA, ARANON

10:15 Txistularien topaketa Herriko plazan.
10:30 Antonio Ezeizaren eskutik, kanpaikada San Martin parrokiatik.
10:40 Txistularien kalejira San Roke ermitara, eta bertaratutakoei harrera.
11:00 Santuaren omenezko meza nagusia Esteban Irurzunen eskutik. Elizkizun honetan gogoan izango dira aurreko urteetan hildakoak.
12:00 Txistularien kalejira, ermitatik herrira.
12:30 Herriko etxeetan zehar, hamaiketakoa.
13:00 Arano eta Goizuetako ordezkari seniorren arteko pilota partiduak. 
14:30 Bazkari herrikoia Kontsejun.
19:00 Jaiei agurra Agur Jaunak abestuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!