Bertsolariek jarriko diote puntua, Amabirjin egunari

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 15a, 02:00

Umeen Egunaren ondoren, herriko txikienek izan zuten berriro ere protagonismo osoa atzo eguerdian. Haiek izan ziren txupinazoa botatzeko ar­du­ra izan zutenak; Goizuetako etorkizunak, hain zuzen. 
Baina tartetxo bat besterik ez zuen iraun, izan ere, gazteak izan ziren txikienei lekukoa hartu zietenak. Txupina­zoa­ren aurretik hasi ziren baz­karitarako paellak prestatzen, eta bazkalostea luzatu zu­ten ordu txikietara arte. 
Gaur, ajea igarotzeko egu­na izanen dute, beraz, Ama­birjin eguna. Orduan ere, ekintzaz betetako jardunaldia. 
Goizeko 07:30etan joko di­tuz­te aurreneko notak dultzaineroek; eta ordutik, denetarik izanen da: meza, prozesioa, ber­tsoak, bingoa... Eta zezenen aurreneko entzierroa! 

GAUR, 
AMABIRJIN EGUNA


07:30, Diana dultzaineroekin.
08:00, Entzierroa Lasturko zezenekin.
10:30, Meza nagusia eta ohiko prozesioa.
12:00, Erraldoiak eta buruhaundiak herrian zehar.
12:00, Pilota Partidak.
13:30, Igandea Txaranga
18:30, Bertso Saioa: S. Colina, M. Lujanbio, E. Lazkoz, eta I. Zubeldia. Gai-jartzailea: A. Zerain. 
Ondoren, Igandea Txaranga.
20:30, Gottikiren aldeko Bingoa ikastolan.
21:30, DJ Mikeltxiren dantzaldia ikastolan.
21:45, Afari herrikoia, Umore Ona elkartean.
00:30, Kalejira.
Ondoren, Igandea txaranga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!