Hernaniko paellagileak laugarren izan dira, Suecako (Valentzia) nazioarteko 57. Paella Lehiaketan. Agusti Serres (Tarragona) eta Carlos Galvez (Valentzia) sukaldariek, munduko paella lehiaketarik zahar eta famatuenetarikoan parte hartu, eta sarietako bat eskuratu dute; 5 accésits-etako bat. I love paella enpresa sortu zuten duela urte batzuk eta paella erraldoiak egiten dituzte han eta hemen festa, ezkontza eta hainbat ospakizunetan.