Paleta ikastaroetara izen eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 9a, 02:00

Aurten ere antolatu dute, emakumeentzako paleta ikas­taroa. Bi txanda izango dira: astearte goizetan edo asteaz­ken arratsaldetan, aukeran. 18 urtetik gorako emaku­me­ei zuzenduta dago eta kiroldegiko frontoian izango dira. Astean, ordubeteko saio bana izango dute, apuntatzen direnek: aste­­artetakoek, goizeko 09:30e­tatik 10:30etara; eta aste­azkenetakoek, berriz, arra­­tsaldeko 19:00etan hasi eta 20:00ak arte. Urrian hasiko dira: hilaren 3an eta 4an. Izena eman daiteke irailaren 30era arte 670 827 254 edo 653 736 196 zenbakietara deituz; edo bestela hernanikopalistak@gmail.com helbide elektronikoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!