Amabirjin egunetik, San Roke egunera eginen dute salto batzuk, hala nola, aranoarrek. Gaurko jaiegunaren ostean, txistulariek hartuko dute herria, eta beren erritmora ospatuko dute ermitaren eguna bihar.
Goizeko 10:15etan elkartuko dira txistulariak herrian, eta handik abiatuko dira ermitan eginen den mezara. Ondoren, bueltaxka egin, eta Arano eta Goizuetaren arteko pilota partidua izanen da. Kontsejun eginen dute bazkaria, eta han izanen dira kantuan, arratsaldera arte.