Azken momentuko aldaketak medio, gaur ez da Buruz Buruko Kutxabank Txapelketako Ligaxkako partidurik jokatuko Galarretan; bai, ordea, ohiko jardunaldikoak. Beti bezala, arratsaldeko 16:00etan hasita.
Bizilagunen arteko lehia
Eta gainera, ez dira nolanahikoak izango, tartean, hiru doneztebearren arteko norgehiagoka izango baita estelarretako batean: Ezkurra eta Etxeberria III doneztebearrak, bertako Uterga eta Saldiasko Endikaren kontra.
Beste partiduak izango dira: aurrenekoa, Barricart-Zubiri, Goikoetxea V-Garcesen kontra; hirugarrena, Segurola-Barrenetxea IV, Ezkurra II eta Ionen aurka; eta laugarrenean, Etxarri-Martirena eta Aldabe-Larrañaga izango dira aurrez aurre.