«Gehiago gaixotu nahi gaituzte»

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 14a, 02:00

Zubietan eraiki nahi den erraustegiaren kontrako performania antolatu du asteazkenerako, Errausketaren Aurkako Mugi­men­duak, Donostiako Pira­te­tako Aingura Kofradiak lagunduta. Arratsaldeko 19:00etan ja­rri dute zita, Donostiako Sa­rriegi plazan. Bertatik Bu­le­ba­rrera abiatuko dira, eta bidean antzerki bat egingo dute: performancea. Gero, Bulebarretik Alde Zaharrera sartuko dira: manifestazioa egingo dute.
Ahal dela, maskarillak eramateko eskatu dute.

«Hau fartsa operazio berri bat da»
Gaixo(tu nahi ez dutenen) Martxa leloa jarri diote gaurko ekitaldiari. «Gehiago gaixotu nahi gaituzte beharrezkoa ez den eta osasunarentzat oso kaltegarria den Zubietako erraustegia bezalako infraestruktura haundi hau inposatuz», azaldu du Mugi­men­duak.
Gainera, «inposaketa» hori egiten ari da, «gutxi batzuen negozio eta etakin ekonomiko asegaitzaren nahia, eta kon­tsumismo eta baliabide materialen xahuketan oinarritutako ekonomia eredua» jarraituta, eta guztia, «fartsa bat» dela diote. Eta horren adibide da, «544.000 euroko partida erabiliz Biodonostia medikuntza ikerketarako institutua kontratatzea». Mugi­men­duak dio «erraustegiaren gezur haundia sostengatzeko Zientziaren prestigioa manipulatzen» ari direla, eta «hau fartsa operazio berri bat» dela. Hain zuzen, «fartsa horretan parte hartzeko errauszaleek 240 boluntario eskatzen» dituztela jakinarazi dute, eta Erraustegiaren Aurkako Mugi­menduak dio gaur, Sarriegi plazan aurkituko dituztela «240 boluntario baino gehiago, osasuna eta gure poltsikoen alde!».

«Errauszaleek 240 boluntario eskatzen dituzte Biodonostia fartsan parte hartzeko»

Bigarren faserako gasa, «baimenik gabe»
Bestalde, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak salatu du «erraustegiaren bigarren fasea onartu izana, oraindik kontratua, eskatu bezala, publiko egin ez dutenean. Zer da ezkutatzen dutena?».
Gaineratu dute egun hauetan «Zubieta eta Usurbilgo lu­rretan gasa sartzeko obretan» hasi direla, «Usurbilgo Udalak baimenik eman gabe eta bizilagunei bizimodua aztoratuz».

«Zentzu kritikoa erabili»
Hori guztia dela eta, herritarrei «zentzu kritikoa erabil­tzea» eskatu diete. «Ez dugu gaixotu nahi. Behin betiko gelditu nahi dugu erraustegiaren egitasmoa». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!