Pasai Donibaneko santuxoaren aurrean jarri du zita bihar Orreaga taldeak, 12:00etan, lore eskaintza egin eta erreferentzia historiko-politiko labur bat irakurtzeko. Ondoren, plazara abiatuko dira, ekitaldi politikoarekin jarraitzeko. Askatasunaren Egun honek, 778. urteko abuztuaren 15ean Orreagan euskaldunek frankoei irabazi zieten bataila gogoratzea du helburu, eta Orreaga taldeak «Euskal Herriaren independentziaren erreferentzia eguna bihurtu nahi» du. Hori horrela, «abertzale guztiei» parte hartzeko deia luzatu die.