Aurten bertan behera geratu da azken urteetan urtero Zurriolako hondartzan jokatu izan den Iñaki Arana Memoriala, Donostiako Aste Nagusiko Hondartza Errugbi Txapelketa. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, haien esku ez dauden arrazoiak medio geratu da bertan behera. Hernaniko Errugbi Elkarteak hartu izan du parte bertan, eta antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete, eta parte hartzera gonbidatu dituzte, berriro ere txapelketa martxan jartzen denerako.