Itzurun, Donostiako Erraldoi eta Buruhaundien Konpartsak urtero jartzen du martxan Aste Nagusian, Ekimen Erraldoia. Konpartsako kide batek kamixeta solidario baten diseinua egiten du, Donostiako hainbat dendatan saldu eta bildutako dirua beharra duten Gipuzkoako haur eta familiak laguntzeko sortutako elkarte bati bideratzeko. Aurtengoan, dirua Hernaniko Pausoka Elkarteari, behar bereziak dituzten gurasoen elkarteari emango zaio. 10 eurotan erosi daitezke kamixetak.