Abuztuko astelehen eta asteazken guztietarako jarri dutenez zita, gaur ere, aukera izango da hainbat jolasetan aritzeko, igerileku irekietan. Goizeko 11:00etan hasi, eta 14:00ak arte, aukeran izango dira ohe elastikoak, slack line, saskibaloia, volley eta badminton, ping-pong eta jolas anitzak. Eguerdiko 13:00etatik 14:00etara, berriz, uretako jolasak izango dira, igerilekuan bertan.