Memoria historikoa berreskuratzeko, 4 ibilbide

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 14a, 02:00

Urteak daramazki Joe Line­han, hernaniartutako irlan­da­rrak, Bidasoa Askatasun Bi­de­ak elkartearekin lanean, Biga­rren Mundu Gerran nazien­gan­dik ihes egiteko bideak eza­gutzera ematen. 
Helburu horrekin, 4 ibil­bide prestatu dituzte, ikasturte be­rri­ra­ko, eta izena eman edo in­for­ma­zioa eskatu daiteke: bidasoaeuskalpirineoak@gmail.com.
Aurreneko ibilbidea Come­te sarean barrena egingo da irai­laren 11n, nazioarteko or­dez­kariekin. Urriaren 22an, be­­rriz, Charles Schepens me­diku belgiarrak sortutako bi­de­­an barrena, Manex Sarotxar ar­­tzainak klandestinitatean la­­gunduta egiten zena, eza­gutu ahal izango da. Mendiriz Men­­­di­k gidatuko du. 2018ko ekai­­nean berriro egingo da hau, baina asteburu pasa. Eta lau­­garren ibilaldia, Donos­tial­de­ako ikasleekin egiteko an­to­la­keta lanetan ari da elkartea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!