Umeek gazteei lekua, Amabirjin bezperan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 14a, 02:00

Sukalde kontuekin hasiko di­ra gaur Goizuetan, gazte koa­drilek paellak egiteko zita jarri baitute 11:00etan; kamixetak ere orduan jaso ahal izanen dira. Segidan botako dute txu­pinazoa, dagoeneko atzo festa giroan murgildu ziren herriko gaztetxoenek, eta erraldoi eta buruhaundiei segika, kale­ji­ran, txosna ere irekiko dute.
Gazte bazkaria eginen dute eguerdiko 14:30etan Ikastolan; on­doen moldatu direnek ja­nen dute paellarik goxoena!

Desafio biziaren zain
Arratsaldetik gauera, musika, gazte txupinazoa eta kontzer­tuak izanen dira, baina ikus­min berezia sortu duena, de­sa­fioa izan da. 
Herriko 10 gaztek, bi tal­detan banatuta lau proba egin beharko dituzte, bakoitza hiru aldiz: koxkorrak, tron­tzan hiru korte, zakua bizkarrean hartuta bi buelta eta aizkoran bi korte, 45 ontzako egurrean. Nor ote, iaioena denetan? 

GAUR, GAZTE EGUNA eta AMABIRJIN BEZPERA

11:00, Goizueta Chef, Plazan.
12:00, Txupinazoa, jaiei hasiera emateko.
Ondoren, Erraldoiak eta Bu­ruhaundiak, Igandea txarangarekin, eta txosna irekiera. 
14:30, Gazte bazkaria, Ikastolan.
Ondoren, Musik Challenge.
18:00, Gazte Desapiyua.
19:30, Umore Ona Peñaren irteera txarangarekin, Ikastolatik.
20:00, Gazte txupinazoa, Gaztetxean.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
23:00, Kontzertuak Gaztetxean: Kalera eta Zakill. Eta goizaldean, Afterra.
23:00, Dantzaldia Plazan, Laiotz taldearekin.
Ondoren, Igandea Txaranga.

AUTOBUSAK:

Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.
Hernanitik, 12:00etan (2) eta 19:00etan (2).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!