Umeek hasiera jaiei, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 13a, 02:00

Ezin itxaferoa bota arte itxoin, eta gaur, Umeen Egu­na­rekin jarriko dute festa gi­roa Goizuetan, nahiz eta Ama­birjin jaiei hasiera ofiziala emanen dien itxaferoa bihar botako duten; umeek, baita ere.

Musika, goizean goizetik
Festa giroan murgiltzeko, ezin­bestekoa izaten da musika, eta gaurkoan ere ez da faltako. Goizean goizetik hasiko dira Auroroak, Umore Ona koruaren eskutik, kaleak alai­tzen, eta Irumaita Txarangak segiko die gero, 09:00etan.
Meza izanen da 11:00etan, eta haurrek bertako jantziak eramanen dituzte soinean. Segidan, pilota partiduak izanen dira, eta bazkaria, gero.
Arratsaldean, xexen eta po­niak, espuma festa, eta berriro ere musika izanen dira, Plaza Irrintzika ekitaldian. Bin­goarekin bukatuko dute.
Umeen Eguna pasata, Gazteena iritsiko da, bihar. 

GAUR, UMEEN EGUNA

08:00, Auroroak, Umore Ona koruaren eskutik.
09:00, Irumaita Txaranga, herrian zehar.
11:00, Meza, haurrak bertako jantziekin dijoaztela.
12:30, Pilota partiduak, herriko pilota eskolako haurrekin.
14:00, Umeen bazkaria, Ikastolan.
16:30, Xexenak eta poniak plazan, Lasturren eskutik.
Ondoren, haurrentzako merienda, Guraso Elkartearen eskutik.
18:30, Espuma Festa, Plazan.
19:30, Plaza Irrintzika, Plazan.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!