Azken sakeari erantzutean kale, Barrenetxea IVk

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 13a, 02:00

Partidu egunaren bezperan aitortzen zion Kronikari En­dika Barrenetxea hernania­rrak: «sakea tantoaren %70 da, Buruz Burukoan». Eta sake oso ona daukala ere bai. Baina baita restatzaile txarrena dela ere, Ligaxka jokatzen ari diren lau erremontisten artean.
Horixe gertatu zi­tzaion atzo Buruz Buruko Ligaxkako au­rre­neko norgehiagokan; ikara­ga­rriz­ko partidu bi­zia jokatu zuen Uter­­garen kontra, eta tanto ba­karreko aldearekin galdu zuen.

Azken sakera arte, eutsi
Barrenetxea IV hasi zen aurrea hartzen, 7 eta 6, baina hortik au­rrera, Utergak jarri zuen erritmoa. Hernaniarra, berriz, ez zen ohi bezalako sake onak egi­ten ari, eta Utergak sei pun­tuko aldea ateratzea lortu zuen.
Ez zuen etsi, ordea, eta Utergari nekea nabaritzen hasi zitzaio­nean jo zuen erasora Barre­netxea IVk. Berdindu egin zu­ten 25na, eta berriro ere, 28na. Aurrea hartu zuen or­duan Barrenetxea IVk, 29 eta 28.
Baina erresto bikain batek, eta azken sake ederrak, Uter­gari eman zioten garaipena. Lau puntu bildu ditu horrela, eta hernaniarrak, bi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!