Hernaniko Eskubaloi Taldeak hasi ditu entrenamenduak. Aurten kadete mailan bi talde izango dituzte; bat mutiletan eta bestea nesketan. Eta infantil mailan berriz lau talde arituko dira; bi neskena eta bi mutilena. Izen eman daiteke oraindik eta horretarako kiroldegira hurbildu behar da entrenatzaileekin hitzegiteko edo www.hernanieskubaloia.eus helbidean eman daiteke.