Kontxako Badiako zeharkaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 9a, 02:00

Gipuzkoako Itsas Zeharkaldien Ligako azken froga gaur igeri egingo da, 11:45etan, Kontxako Badian. Badiako zeharkaldiaren 74garren edizioa ospatuko da eta bertan 16 hernaniarrek eman dute izena nagusien mailan eta batek infantil mailan. Guztira 1.000 inguru igerilarik hartuko dute parte. Luis Goñik irabazia du dagoeneko Liga, baina azken froga honetan ez da irtengo. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!