Tabernetan bakarrik ez; zuzenean ere, musika!

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 12a, 02:00

Festa giroa jartzeko ezinbes­tekoa izaten da musika, eta Goi­zuetako Fiestetan ere ez da faltako. Batetik, taberna eta txos­netan aukera izango da, Laga Gizarte Zerbitzuak sortu duen lehiaketari esker, herri­tarrek proposatutako abesti «di­ber­tigarri eta ez eraso­tzai­leak» entzuteko.
Baina zuzeneko musikarik ere ez da faltako, noski! Ho­rre­la, bihar bertan, Irumaita txa­ran­­garekin alaituko dituzte ka­le­ak, herriko artista gazte­txo­e­nek, eta kontzertuak ere iza­nen dira, datozen egunetan.

Irumaita, aurreneko txaranga
Umeek emanen diote sua etzi, fiestei hasiera ofiziala emanen di­en itxaferoari, eta umeek ema­nen diote hasiera, baita ere, txarangen joan-etorriari. Bi­har, Umeen Eguna izanik, Iru­maita txaranga aterako bai­ta, 09:00etan, kaleak anima­tze­ra. Hala ere, aurretik goiztia­rra­goak ibiliko dira goxo-goxo herritarrak esnatzen; 08:00e­tan Auroroak aterako dira, Umore Ona koruaren eskutik. Ume­en Egunerako, bestalde, Plaza Irrintzika ekitaldia anto­la­tu da aurten, bihar 19:30etan. Beraz, dantzarako aukera iza­nen da.
Behin Irumaitak bidea irekita, txaranga gehiago ere izanen dira datozen egunetan. Besteak beste, astelehenean, Umore Ona peña aterako da 19:30etan ikastolatik, txaran­ga­rekin, eta gaueko ordu txi­ki­e­­tan, Igandea txaranga ibiliko da hara eta hona. Hurrengo egunetan ere, egunero aterako da Igandea txaranga, eguerdi, arratsalde eta gauetan, giroa jartzera.

Bertako eta kanpoko artistak, taula gainean
Gainontzean, zuzeneko kon­tzer­tuak ere izanen dira, he­rri­ko hainbat gunetan. Batzue­tan, herriko artistak igoko dira taula gainera; Gazte Eguneko bazka­lon­doreneko Musik Cha­llen­ge­an, adibidez. Besteetan, be­rriz, dan­tzaldi eta kontzer­tu­ak ema­nen dituzte talde eza­gunek.
Gazte Egunean, Kalera eta Zakill taldeen kontzertuak iza­nen dira Gaztetxean, 23:00e­tan, eta Laiotz, ordu berean, pla­zan. Amabirjin egunean dul­tzai­ne­ro­ek emanen diote ha­siera egu­na­ri, 07:30etan, eta DJ Mikeltxi ari­ko da, gaueko 21:30e­tan. Aste­az­kenean, be­rriz, Mexico en el Corazon iza­nen da dantzaldian, gaueko 00:00e­tan; ostegunean, Plaza Dantzak eta Mugi Zaitez disko festa; eta ostiralean, Gabezine­kin dantzaldia, eta Los Zo­pi­lo­tes Txirriaos eta DJ Bull, gauean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!