Festak lasai eta errespetuz

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 12a, 02:00

Udalak jaietako programan argitaratutako agurrean azpi­ma­rratu du «guztiona» dela, «Goi­zuetako Festak lasai os­patzeko eskubidea. Ez dugu inolako erasorik onartzen. Ez onartu zuk ere!».
Eta zentzu horretan, hain­bat kanpaina jarri dituzte mar­txan Laga Gizarte Zer­bi­tzu­en Mankomunitateak eta Goizue­ta eta Aranoko Pre­ben­tzio eta Berdintasun Batzor­de­ak, jaietan errespe­tua, ber­din­ta­suna, eta kontsumo ar­du­ra­tsua sustatzeko.

Errespetua aldarrikatzeko, pegatinak
Kanpaina horietako bat da Erres­petuz blai! Honekin, hiru hel­buru lortu nahi dira: gehie­giz­ko kontsumoa ekiditea, kon­tsumo arduratsua bul­tza­tuz; emakume eta gizonek ja­iak baldintza berdinetan goza­tzea, eraso sexisten prebentzi­o­an arreta jarriz; eta tekno­lo­gia berrien zentzuko erabilera areagotzea.
Hori lortzeko, eta kanpaina «interaktiboagoa» egiteko, jo­las bat proposatu da: Aranon egin zen bezala, Goizuetako festetan 10 pegatina mota izanen dira eskura hainbat puntutan, norberaren eg edo nahien arabera, momentuan egokiena aukeratzeko. Horre­la­ko leloak izanen dituzte: Gaur dantzatu nahi dut, Moz­kor­do­rik ez!, Ligatzeko prest! edota Aparkatu mugikorra... eta begi­e­tara begiratu.
Era berean, beste udako kanpaina batzuekin bat egi­nez, Laga Gizarte Zerbitzuak De­na ez da Txantxa kanpai­na­ren berri ematen ere lagundu du, besteak beste, «ikusa­raz­te­ko ez kontsu­mi­tzea pertsona askoren era­baki dela».

Kantuak, denen gozamenerako
Bestalde, Laga Gizarte Zer­bi­tzu­ak aurten bigarrenez an­to­latu du Zuk Aukeratu Zuk Dan­tza Egin lehiaketa.
Honen helburua da denen artean erabakitzea zein abesti entzun nahi diren festetan. «Dibertigarriak, dantza egiteko modukoak eta giro ona sor­tzen duten abestiak izanen dira, ez erasotzaileak». Jaso­ta­ko proposamen guz­tie­kin abes­­ti zerrenda osatu dute, eta ta­­berna eta txosnetan ba­na­tuko dute, datozen festa egune­tarako. 
Proposamen one­nak egin dituztenek, be­rriz, jasoko dute sariren bat!
Ondo pasatzeko aukerarik ez du inork faltako, beraz, errespetua oinarri bada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!