Krosean izenematea, irekita

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 12a, 02:00

Ergobia auzoko jaietan murgilduko da datorren ostiraletik aurrea, eta dagoeneko hasiak dira prestaketa lanetan. Ekintza ugari izango dira, eta horietako bat larunbateko Kros Herrikoia izango da, Bernardo Arzallusen XVgarren oroimena. 10 kilometroko lasterketa izango da, Ergobia inguruko mendi eta bideetan barrena. Dagoeneko izena eman daiteke www.kirolprobak.­com-en; egunean bertan ere jarriko dute aukera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!