Mendi Martxa antolatu du Xalaparta elkarteak urriaren 1erako; Xalapartatik goizeko 08:00etan abiatuta, Pardiola Txiki-Pozontarriko lepoa eta Muniskueko estazio megalitikoak ikusiko dituzte. Denera lau orduko buelta izango da, eta tartean, hamaiketakoa egingo dute norberak eramandakoarekin. Bukatzeko, bazkaria egingo dute elkartean bertan; 15 euroko menua prestatuko dute: txorixo egosia, marmitakoa, txahal sahietsa eta postrea). Igandea izango da apuntatzeko azkeneko eguna, elkarteko zerrendan.