‘Pirritx, Porrotx eta Marimotots’ bihar arratsaldean, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 14a, 02:00

EUSKAL Jaiak bihar hasiko dira Pirritx, Porrotx eta Mari­mototsen ikuskizunarekin, arra­tsaldeko 18:00etan Atse­gin­­de­gin. ‘Her­na­ni’ Musika Es­kola Publi­koko akordeoi taldeak antolatu du, eta lehen aldia da, emanaldia Euskal Jaien barnean uztartzen dela; sarrerak 7 euro balio ditu. 
Etzitik aurrera, egitarau zabalagoa garatuko da. Abel­tzain azoka eta baserriko lanbideen erakustaldia egongo dira Tilosetan, eta talo goxoak jan ondoren, antzinako jokoen ekitaldia egongo da. Proba desberdinak antolatu dira, eta herriko neska eta mutilez osaturiko bi talde arituko dira lehian, hainbat jokotan. 

Suiladunen laisterra ­berreskuratuko da
Lehenengo saioan gaztetxoek hartuko dute parte lokotx bil­tzean, marmita eramatean, zaku karreran, kontrabandistan, sokatiran, sagar biltzen kixkiarekin, zirrindola laisterran, eta aurten lehen aldiz, morkots bilketan matxardarekin; garai bateko jokuak dira denak. Bigarren saioan, heldu­en txanda izango da. Haiek, arropa garbitzea eta suiladunen laisterra ere egingo dute. Orain 100 urte baino gehiago Hernanin egiten ziren suilak (gaztelaniaz herrada) ura ga­-rra­iatzeko erabiltzen ziren; eta proba honetan, suilak urez beteta buruan jarri, eta finkatutako ibilbidean ahal den azkarren aritu behar da. 

Musika bandaren ­kontzertua, larunbatean
Larunbateko beste bi ekitaldi aipagarri dira, arratsaldean egingo diren haurrentzako tailerrak, jolasak eta txokolate jatea Plaza Berrin; eta Musika Bandaren emanaldia udale­txe­ko arkupetan. Hernaniko Mu­sika Bandak, 19:45etan eskainiko du kontzertua, eta Eus­kal Herriko hamaika abesti joko dituzte. 

Artisau azoka, igandean
Igandean, azken egunean, XXXVIII Pablo lasa Artisau Azoka jarriko dute Plaza Be­rrin, 10:00etatik aurrera. 
Abenduan egiten zen, bai­na Euskal Jaietara pasatzea erabaki da. Gabiltza Elkarteak antolatzen du, eta euskal artisauak izango dira gehienak: 12 gipuzkoar, bizkaitar bat eta zaragozarra bestea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!