Udako oporraldiari agur esan, eta ikasturte berriari ekiteko garaia iritsi zaie, Urumea bailarako ikasleei ere. Bihar bertan hasiko dituzte klaseak, bailarako eskoletan: Hernaniko Urumea, Langile, Elizatxo eta Inmakulada ikastetxeetan, Hernani Institutuan, eta baita Lanbide Heziketan ere; Astigarragako Herri Eskolan; Ereñotzuko Txirrita eskolan; eta Goizuetako Xalto eskolan.
Pilak kargatuta eta motxilak ikasmaterialez beteta eramango dituzte; baina bereziki, udarako abenturak prest, eskolako lagunei kontatzeko!