«Bereziki harrituta joaten da hegoaldeko jendea»

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 12a, 02:00

udara aurrera dijoa, eta turista bat edo bestek aukeratzen du Urumea Bailara bixitatzeko. Ederki ondo daki hori Oihana Albisu Iparragirrek, udara ho­netan Hernaniko Turismo Txa­bolaren arduradunak: «hemen ez dago Donostiako jende ja­rioa, baina badago mugimendua», azaldu du. Gainera, bere aurreneko urtea denez, dio, «harrituta» dagoela, halakorik ez baitzuen espero.

Estatu mailakoen kontsultak, gehiengoa uztailean
Mugimendu horren adierazle di­ra, hain zuzen, uztaileko da­tuak. Albisuk aurkeztutako zen­bakien arabera, uztailean ze­har, denera 133 kontsulta aten­ditu dituzte Hernaniko Turismo Bulegoan: horietatik 47 izan zi­ren Estatu mailakoenak; 27 atze­rritarrenak; 21, gipuzkoarrenak; eta 38, Hernanikoenak bertakoenak.
Eta anekdota bat ere utzi dio uztailak: «San Ferminen bueltan, zazpi bat australiar azaldu ziren. Ez nuen espero!».

Galderak, orokorrean, Hernaniri buruz
Turismo Txabolaren arduradunak azaldu bezala, «jendeak oro­­korrean galdetzen du Her­na­niri buruz: zer ikusi, non jan,  non lo egin...». Atzerritarrak di­ra, beste motatako galderak egi­ten dituztenak: «beraiek galdetzen dute gehiago eskualdeari buruz, edo orokorrean Gi­puz­koari buruz, eskualdea gutxiago kontrolatzen baitute».
Horrez gain, Albisuk ezagututakoaren arabera, «gehiengoak Donostian egiten du lo, eta hura du ardatz gisa, baina ba­daude batzuk Goizu­e­tan, Asti­ga­­rragan, Hernanin... dau­de­nak». 

«San Ferminen bueltan, zazpi bat australiar azaldu ziren. Ez nuen espero!»

Frantsesak eta Espainiako hegoaldekoak
Jatorriari erreparatuz gero, frantsesak dira, oraindik ere, Urumea ingurua ezagutzera etortzen diren atzerritarren gehiengoa.
Espainiako bisitarien perfila, ordea, aldatzen ari da Oihana Albisuk kontatutakoaren arabera: «Kataluniatik tu­rista asko dator, baina gero eta gehiago dira hegoaldetik datozenak, Andaluziatik, adibidez». Dioenez, «hori niretzat be­rria da», eta onartu du: «be­re­ziki harrituta joaten da hegoaldeko jendea: Zein polita den Euskal Herria! eta horrelakoak esaten dituzte bisita gidatuetan».

«Turismoa egiteko beste erritmo bat»
Jatorria edozein dela ere, Al­bi­suren ustetan perfil konkretu bat etortzen da inguru hauetara: «honera etortzen denak, orokorrean, eskatzen du turismoa egiteko beste erritmo bat. Bertara hurbiltzen dira, baita ere, ohikoa den horretatik ateratzeko; izan ere, Gipuzkoa esaten denean, Donostia bakarrik irudikatzen baita».
Horrez gain dio: «interesgarria iruditzen zait, baita ere, bertara etortzen den jendea dela kulturari garrantzia ematen diona».

Bisita gidatuak, denentzat
Dena den, Turismo Bulegotik etortzen diren guztiei gomendatzen diote Kaxkoan zeharreko bisita gidatua egitea: «eta de­nek pozik eta harrituta bukatzen dute, ez baitute espero horrelako tokiak aurkitzea». Herrita­rrek ere, egiteko aukera dutela gogorarazi dute. Horre­tarako, Turismo Bulegoaren Txabolara jo behar da: 943 33 70 28 edo turismoa@hernani.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!