Bartzelona eta Independienteren kontrako partiduek, balio bikoitza

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 12a, 02:00

Ligarako egutegi berria, eta Errege Kopako nobedadeak, guztiak eman zituzten aditze­ra orain gutxi, errugbiko Oho­rezko Mailan.
Detaile bereziak utzi zituen egutegiaren zozketak, Herna­ni­­rentzat. Esate baterako, Eus­ke­raren Egunean, abenduaren 3an, jokatuko duela Ordiziaren kontrako derbia, Goierrin. Eta itzuli bakoitzeko azkeneko bi partiduak, eta beraz, baita denboraldikoak ere, derbiak izango dituztela trikoloreek: Ordiziaren beraren kontrakoa azkenaurrena, eta Getxoren kontrakoa bukatzeko.
Derbiak, daukaten esanahi­agatik, eta kontrario zuzenen aurkako partiduak, beste behin mailari eusteko helburua lor­tze aldera, izango dira garrantzi­tsue­nak, Hernanirentzat. Baina badira lau partidu, balio bikoi­tza izango dutenak.

Hiru taldeko multzotan, Errege Kopako final laurdenak
Errege Koparen nobedadea­re­kin daukate zerikusia, hain justu, lau partidu horiek. Izan ere, aurten beste modu batera antolatu dute txapelketa: hiru taldeko lau multzotan sailkatu dituzte taldeak, final laur­de­ne­tako fasean; eta ligan, bera­i­en artean jokatzen dituzten parti­duak hartuko dira kon­tu­tan. Horrela, multzo bakoi­tze­ko tal­deen arteko partiduetan ondo­en aritu denak, aurrera egingo du Errege Kopan, semi­fi­nale­tara sailkatuz.
Hernaniren kasuan, Bartze­lona eta Independiente izango dira kontrarioak, final laur­de­netako hirugarren multzoan. Hortaz, gorriz markatu beha­rreko partiduak dira, urriaren 1ekoa (Bartzelonan), azaroaren 5ekoa (Independiente, Landa­ren), urtarrilaren 14koa (Bar­tzelona, Landaren), eta mar­txoaren 4koa (Santanderren).
Denboraldi erakargarria eta erronkaz betea,  beraz, triko­lo­reek aurretik daukatena. 

ERREGE KOPA
Final laurdenetako multzoak

1. multzoa: VRAC, Gernika eta Cisneros.
2. multzoa: El Salvador, Alcobendas eta La Vila.
3. multzoa: Bartzelona, Hernani eta Independiente.
4. multzoa: Santboiana, Ordizia eta Getxo.

Ligan beraien artean jokatzen dituzten partiduen emaitzak hartuko dira kontutan, eta multzo bakoitzeko onena pasako da semifinaletara.

 

 

OHOREZKO MAILA, 2017-2018 DENBORALDIA
                    Hernaniren egutegia

 

1. jardunaldia:
Cisneros-Hernani 
Irailak 17

2. jardunaldia:
Hernani-VRAC
Irailak 24

3. jardunaldia:
Bartzelona-Hernani
Urriak 1

4. jardunaldia
Hernani-La Vila
Urriak 8

5. jardunaldia:
Hernani-Gernika
Urriak 22

6. jardunaldia:
Alcobendas-Hernani
Urriak 29

7. jardunaldia:
Hernani-Independiente
Azaroak 5

8. jardunaldia:
El Salvador-Hernani
Azaroak 12

9. jardunaldia:
Hernani-Santboiana
Azaroak 26

10. jardunaldia:
Ordizia-Hernani
Abenduak 3

11. jardunaldia:
Hernani-Getxo
Abenduak 10


12. jardunaldia:
Hernani-Cisneros
Abenduak 17

13. jardunaldia:
VRAC- Hernani
Urtarrilak 7

14. jardunaldia:
Hernani-Bartzelona
Urtarrilak 14

15. jardunaldia:
La Vila-Hernani
Urtarrilak 21

16. jardunaldia:
Gernika-Hernani
Otsailak 3

17. jardunaldia:
Hernani-Alcobendas
Otsailak 25

18. jardunaldia:
Independiente-Hernani
Martxoak 4

19. jardunaldia:
Hernani-El Salvador
Martxoak 25

20. jardunaldia:
Santboiana-Hernani
Apirilak 8

21. jardunaldia:
Hernani-Ordizia
Apirilak 15

22. jardunaldia:
Getxo-Hernani
Apirilak 22

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!