Han hemengo txistulariek bat, San Rokeren omenez

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 12a, 02:00

Beste urte batez, txistulariek har­tuko dute Arano datorren as­te­azkenean, hilaren 16an, San Roke egunarekin bat eginez. Goizetik hasi, eta iluntzera bitarte zabalduko dituzte bertatik txistu eta atabalen soinuak.

Herri askotako txistulariak, Herriko Plazan
Hainbat herritako txistulariek eginen dute topo, jardunaldia hasi aurretik, Herriko Plazan: Her­nani, Bartzelona, Iruñea, Le­keitio, Elorrio, Areso, Getaria... he­rrietako txistulariek dagoe­ne­ko baieztatu dute bertan izanen direla. 
Ondoren, denek elkarrekin, San Rokeko ermitarantz abiatuko dira, txistuen erritmoa segika. 11:00etan hasiko da han meza nagusia, Aranoko Esteban Irur­zunen eskutik.

Pilota partiduak, ere bai
Aurten gainera, nobedade bat izanen da; Aranoko festetan jokatu ez zen goizuetarren aurkako partiduak izanen dira orduan: Aranotik, Huizi eta Lizeaga arituko dira lehian, eta Goizuetatik, Apezetxea eta Urkizu. 
Hori bukatuta, bazkaria izanen da Kontsejun. Bihar arte eman daiteke izena bertan.

SAN ROKE EGUNA
Aranoko San Roke ermitan

10:15 Txistularien topaketa Herriko plazan.
10:30 Antonio Ezeizaren eskutik, kanpaikada San Martin parrokiatik.
10:40 Txistularien kalejira San Roke ermitara, eta bertaratutakoei harrera.
11:00 Santuaren omenezko meza nagusia Esteban Irurzunen eskutik. Elizkizun honetan gogoan izango dira aurreko urteetan hildakoak.
12:00 Txistularien kalejira, ermitatik herrira.
12:30 Herriko etxeetan zehar, hamaiketakoa.
13:00 Arano eta Goizuetako ordezkari seniorren arteko pilota partiduak. 
14:30 Bazkari herrikoia Kontsejun.
19:00 Jaiei agurra Agur Jaunak abestuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!